Elgetan hastear den federatu gabeko helduendako binakako pilota txapelketan 17 bikotek eman dute aurten izena. Lau t'erdiaren barruan jokatzen da txapelketa hori eta aurten, berrikuntza moduan bi txapela izango dira jokoan; beteranoen maila alde batetik eta 40 urtetik beherakoena bestetik.
Beteranoetan bederatzi bikotek eman dute izena, iaz baino bat gehiagok. Hilaren 10ean, barikua, hasiko dituzte norgehiagokak. Talde honetan aurkitzen da iazko bikote irabazlea; Koldo Goenagak eta Roberto Basaurik osatzen dutena, hain zuzen ere.
Berria den 40 urtetik beherakoen txapelketan zortzi bikotek eman dute izena. Horiek hilaren 17an, barikua, emango diote hasiera txapelketari. Bai gazteak zein beteranoak bariku iluntzetan eta domeka goizetan elkartuko dira txandaka bina partida jokatzeko. Saio bakoitzean, beraz, udal pilotalekuan lau partida ikusteko aukera egongo da.
Egutegia prest
Fernando Zenitagoia eta Jesus Belamendia aritu dira buru belarri txapelketa antolatzen. "Aurten bikote gehiago izatera partida gehiago programatu eta jokatu behar dira saio bakoitzean". Antolatzaileak, baina, oso pozik daude txapelketara izena eman duen bikote kopuruarekin.
Egutegia prest dute dagoeneko. Zenitagoiak azaldu duenez bikote bakoitzak hiru aste bukaeratan jarraian norgehiagoka izango du. Laugarrenean atsedena hartuko dute.
Finalak abenduaren 26an edo 27an jokatuko dira Elgetako Udal Pilotalekuan.
17 bikote
Beteranoak
1. Joseba Arbulu-Julio Calleja
2. Alex Arantzabal-Alberto Telleria
3. Pello Larrea-Mikel Elkoro
4. Juan Carlos Errasti-Jesus Belamendia
5. Javier Bolinaga-Iñaki Izagirre
6. Luisan Alkorta-Gorka Bolinaga
7. Koldo Goenaga-Roberto Basauri
8. Asier Morales-Fernando Zenitagoia
9. Iñaki Ugarteburu-J. M. Zubiaurre
Ordezkoa: Angel Mari Ibarluzea
40 urtetik beherakoak
1. David Peñalver-Txomin De Vega
2. Gorka Arizmend.-Oxel Erostarbe
3. Mikel Ormaetxea-Iraitz Bolinaga
4. Jose Monterroso-Satur Ramos
5. Jokin Arantzabal-Unai Alkorta
6. Enrike Elkoro-Oier Billa
7. Igor Irazabal-Gaizka Bolinaga
8. Samu Gorrotxategi-Asier Osoro
Ordezkoak: S. Bouzas / I. Ibarluzea