16 neska-mutiko Etor Garateren gidaritzapean irristaketa ikastaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 14a, 23:53
Iritsi denean ikasle guztiak patinak jantzita eta ikastaroari hasiera emateko prest aurkitu ditu Garatek.

Gaur, eguaztena, elkartu dira lehenengo aldiz udalak Uda Kirola kanpainaren barruan antolatutako irristaketa ikastaroko parte-hartzaileak. Patinak jantzi eta Etor Garateren gidaritzapean hainbat ariketa egin dituzte. Bakarka edo binaka zirkuitu ezberdinak egin dituzte. Biraketa azkarrak, motelak, gelditzen ikasteko ariketak... maila ezberdinak izan arren gurasoen zein Garateren laguntzaz denek gozatu dute. Erorketa bat edo beste ere izan da, baina laster ahazten diren horietakoak guztiak. Beste bi saio egingo dituzte. Hurrengo, hilaren 21ean elkartuko dira .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak