Hilaren 7an, astelehena, egin zuten urteko lehenengo batzarra baserritarren batzordeko kideek.
Beizu-Azulako bidea auzolanean garbitzeko deialdiak izandako erantzunaren balorazioa egin zuten besteak beste batzarrean. Lehenengo egunean, abenduaren 1ean, sei auzotar besterik ez ziren elkartu Beizu-Azulako bidea auzolanean garbitzeko. Udalak, orduan, inor bidali ezean orduko 10 euro kobratuko zituela eman zuen jakitera ordenantzako 23. artikulua oinarri hartuta.
Neurria eraginkorra izan da. Abenduaren 15eko saioan 13 lagun elkartu ziren garbiketa lanak auzolanean egiteko. Udaletxetik adierazi dute auzolanera inor bidali ez zuten auzotarrei dagokion diru kopurua kobratzen hasiko direla datozen egunotan.