12-14 bat postu espero dituzte zapatuan egingo den Elgetako baserritarren azokan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 16a, 15:52
Barazkiak, fruituak, ogia eta eztia... askotariko produktuak egongo dira zapatuan Herriko plazan egingo den azokan.

Aurten ere herriko 12-14 bat baserritar espero dituzte Elgetako baserritarren azokan. Urtean behin egiten den hitzordua da honakoa, eta plaza ona baserritarrek esaten dutenez etxean egindako produktuak erakutsi eta saltzeko.

Sagar jokoak aurten

11:00etan zabalduko dituzte aurten ere azokako postuak. Iaz bezala barazkiak, fruituak, ogia eta eztia egongo dira. Baten batek aurkitu baditu patxarana egiteko basaranak eta perretxikoak ere bai, nork daki. Nagusiek erosketak egiten dituzten bitartean, gainera, Udalak sagar jokoak antolatu ditu umeendako. Salbador kalean egingo dira 11:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak