Hondarribiko arraunlariekin jaia egingo dute bihar, zapatua

Leire Kortabarria 2006ko azaroaren 17a

Hondarribiko arraunlariak gonbidatu ditu elgetar lagun koadrila batek bihar, zapatua, herria bisitatu eta elkarrekin jaia egiteko.contributors:

Nahi duten zale guztiak ere gonbidatuta daude Elgetara joateko, umorea eta giro ona ziurtatuta daude-eta.

Zapatu eguerdian, ongietorria egingo diete hondarribiarrei; gero, Elgetako eta Hondarribiko zaleek asto lasterketak, bolo jokoa eta beste norgehiagoka batzuk jokatuko dituzte. Bazkaria ere izango dute Ozkarbin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak