Elgetako lau handiak, EGOKI kirol taldearekin

Usoa Agirre 2006ko aza. 20a, 09:29
Azaroaren 26an izango da mendi ibilaldia. Elgeta herriaren inguruko lau mendi altuenetatik pasako dira. Ibilbide motza eta luzea egongo dira aukeran. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena azaroaren 23a baino lehen. Doako ekintza izango da.

Irteera ordua:

  • Ibilaldi luzea: 08:30ean plazatik.
  • Ibilaldi motza: 09:30ean plazatik.

Ibilaldiak

  • Motza: Elgeta – Azula – Azkonabitxa – Eguarbitza – Aixola – Elgeta / 3:30 ordu
  • Luzea: Elgeta – Azula – Azkonabitxa – Eguarbitza – Aixola – Erdella – San Roman – Intxorta - Elgeta / 6 ordu

Izenematea

  • Lekua: udaletxean.
  • Azken eguna: azaroak 23.

Oharra

  • Hamaiketakoa egongo da Aixolan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak