Laguntzaileak behar dira zinema saioetarako

Irati Agirreazaldegi 2006ko aza. 3a, 18:12

Domeka honetan hasi eta apirilera bitartean familiarendako zinema saioak egingo dira domekero 17:30ean Espaloian.

Antolatzaileek jakinarazi digute saioak aurrera ateratzeko ezinbestekoa zaiela jendearen parte-hartzea. Horretarako eskolako sarreran zintzilikatutako paperean eman beharko dute izena lanerako gertu daudenek. Laguntzaileen zeregina da aulkiak ipintzea,sarrera kobratzea ( bi euro eta bazkideek bat) eta filmaren ostean dena txukuntzea.

Aste honetan

Domekan, azaroaren 5ean, Chicken Little filma emango dute. Txito baten istorioa kontatzen du abentura eta umorea uztartzen dituen marrazki bizidunetako filmak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak