Musika eskolak: 30 ikasle herrian

Irati Agirreazaldegi 2006ko aza. 6a, 15:13
Maala guraso elkarteak eskola orduetatik kanpo hainbat jarduera eskaintzen ditu, besteak beste musika eskolak.

Astean hiru egunetan Herri eskolan egiten dituzte saioak ikasleek Lorea Larra�aga eta Adolfo Jainaga irakasleekin.

Pianoa, gitarra eta trikitixa

Bost urtetik gorako neska-mutilak dira gehienak, baina adin mugarik ez dagoenez ikasleen artean badira helduak ere.

Loreak hizkuntza musikal, piano eta gitarra eskolak ematen ditu; Adolfok, berriz, soinu txikia eta panderoa jotzen irakasten die elgetarrei. Trikitixa eta gitarra omen dira arrakastatsuenak Lorearen esanetan; baina badira beste tresnaren bat jotzen ikasi nahi eta Bergarara joaten direnak ere.

Emanaldiak

Jende aurrean ere egiten dute saiorik. Ikasturte amaieran kontzertua egiten dute eta pianoko ikasleak Andoaingo jaialdian hartzen dute parte. Trikitilariek herriko jaietan, Gabonetan... ere jotzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak