Zabortegi klandestinoa topatu dute Egotxeaga auzoan

Goreti Elortza 2006ko urr. 30a, 09:21
Maya Ingurumen Taldeak antolatuta, dozena bat lagun joan ziren atzo goizean Asentzio aldera zaborrak batzera. Zaborrak batzen zeudela, Egotxeaga auzoan zabortegi klandestino bat topatu zuten. Han, koltxoiak, garbigailuak, telebista...denetik zegoen.

Rebeka Ubera Mayako kideak esan digunez, "salaketa jarriko dugu udaletxean, lotsagarria da. Guk ezin izan dugu jaso, makinaria berezia behar da horretarako", zioen Rebekak. Jasotako zaborra herriko plazan laga zuten gero, jendea kontzientziatzeko. Guztira sei zaku bete zituzten.

Batutako zaborra

Sei zaku bete zituzten guztira. Zigarrokin, plastiko eta latak nagusitu ziren.

Non batu zuten

Asentzio aldean eta Egoarbitza inguruan batu zituzten zaborrak. Egotxeaga auzoan ere egon ziren eta zabortegi klandestino baten lekuko izan ziren han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak