Bizigune programaren gaineko hitzaldia astelehenean

Irati Agirreazaldegi 2006ko urr. 27a, 13:33
Elgetako Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin Bizigune programa herrian garatzeko hitzarmena sinatu zuen. Programa honen berri emateko astelehenean, urriaren 30ean, hitzaldia izango da udaletxeko osoko bilkuren aretoan 18:30ean. Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat izango da bertan.

Programaren helburua da hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak, Visesa enpresa publikoaren bidez hutsik dauden etxebizitzak alokatu egiten ditu hileroko errentaren truke. Hitzaldiaren asmoa da herrian etxebizitza hutsak dituzten jabeei programaren gaineko informazioa ematea. Baina edozein herritar joan daiteke hitzaldira. Udaletik esan digute Elgetan gutxi gorabehera 60 etxebizitza daudela hutsik. Baina oraingoz jabe bakarrak azaldu du programan parte hartzeko interesa.

Informazioa udaletxean

Bestalde, herritarrei gogorarazi nahi zaie, astelehenetan 09:00etatik 10:00etara bitartean udaletxean Suradesako ordezkari bat izaten dela Bizigune programaren gaineko azalpenak ematen. Bestalde Arrasateko bulegora ere jo daiteke, astelehenetik barikura, (eguaztenetan izan ezik), 07:30etik 14:30era bitartean; edo Suradesako telefono hauetako batera deitu: 943 79 33 99 edo 943 79 06 45.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak