Euskara bultzatzeko ekintzak asteburuan

Irati Agirreazaldegi 2006ko urr. 26a, 14:27
Udaleko Euskara batzordeak antolatuta herrian euskararen erabilera bultzatzeko ekintzak izango dira asteburuan. Gaur, barikua, 20:30ean triki-poteoa egingo dute. Zapatuan umeendako jolasak izango dira 18:00etan. Domekan 09:00etan mendi irteera egingo dute; 12:30ean luntxa plazan eta bertan liburuak eta kartelak egongo dira.

Urriak 27, barikua

20:30: Triki-poteoa

Urriak 28, zapatua

18:00 Umeendako jolasak

Urriak 29, domeka

09:00: Mendi irteera Egoarbitza aldera

12:30: Luntxa plazan

Ondoren, Liburuak eskuragarri eta Herriko taldeek kartelak beteko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak