Konponketak irisgarritasuna bermatzeko

Irati Agirreazaldegi 2006ko urr. 11a, 21:08
Udalak irisgarritasun plana gertatu du. Herritarrek hainbat kexa aurkeztu dituzte leku batzuetara iristeko dauden oztopoengatik.

Gaiarekin kezkatuta egin du plangintza Udalak. Udalaren asmoa da Eusko Jaurlaritzari dirulaguntzak eskatzea. Jasotako diruaren arabera erabakiko dute zein lani eman lehentasuna eta beharbada batzuek ezingo dituzte egin.

Ailega erraztasuna bideratzeko aurreikusi dituzten lanetako batzuek honakoak dira: Lurzorua konpontzea eta aldapatxoak ipintzea. Honen kostua da plangintza barruan handiena: 16.309,30 euro. Lehentasuna izango du sendagilearen kontsultako sarrerak, hori baita herritarren eskari nagusia. Hilerriko sarreran ere ipini nahi dute aldapatxoa; baita Salbador zeharbideko espaloian ere. Torrealdean etxea duen ezindu bati ezinbestekoa zaio aldapatxoa izatea batetik bestera mugitzeko.

Bidea lautu San Roken

San Roke kalean, arkuaren parean eta Iñaki tabernaren aldamenean, galtzada harriak daudenez, lurra lautuko dute, aldenik alde, gurpildun aulkien edo haur-aulkitxoen pasabidea errazteko.

Bestetik, Espaloia kafe antzokirako ere aurreikusi dituzte hobekuntzak. Komuna ezinduendako egokitzea, komun-ontziak aldatuz eta heldulekuak ipiniz. Lanen kostua 1.081,64 eurokoa da. Gainera, kafetegirako sarreran egurrezko aldapatxoa eta baranda ere jarriko dituzte.

Postontzia ipinita

Andramari plazan postontzi berria ipintzea ere aurreikusi zuten planean, baina Correosek aldatu du jadanik. Orain, Mendizaleen plazakoa egokitu beharko da; lurretik 90 zentimetrora ipini. Beste lanetako bat da kultura etxeko igogailua martxan jartzea. Igogailua egon badago baina sekula ez da erabili. Horretarako kostua 11.089,60 eurokoa da.

Hobekuntza lan hauek guztiak 2006 eta 2007 urteen artean egitekoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak