Zezenketa komikoaren DVDa salgai

Irati Agirreazaldegi 2006ko irailaren 28a

Jaietan egindako zezenketa komikoaren gaineko DVDa Ostatuan eros daiteke.

Azoka Nagusiko jaietan egin zuten zezenketa komikoa filmatu eta muntaketa egin ostean, DVDa denek batera ikusi zuten ikuskizunean parte hartu zutenek. Ostatu tabernan noizean behin botatzen dute eta nahi duenak bertan dauka eskuragarri.

Elorrioko IKB enpresak egindako lana 12 euroren truke eros daiteke. Nahi duenak izena eman beharko du Ostatuan bertan eta ondoren, zezenketaren antolatzaileek kopiak aterako dituzte. Zezenketa bera ez ezik, prestaketa, kaleko irudiak... daude DVDan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak