Udala kezkatuta frontoiko hormako margoa altxa delako

Irati Agirreazaldegi 2006ko ira. 29a, 17:43
Pilotalekua berritu eta kiroldegian ere hainbat berrikuntza lan egin bazituzten ere, konponketak ez daude guztiz amaituta.

Joan zen ekainaren 12an Udal ordezkariek lanak ikuskatu eta obrako zuzendariarekin eta eraikuntza enpresako buruekin bilera izan zuten. Batzarrean adostu zuten hainbat konponketa txiki egiteko daudela oraindik. Datozen egunotan, Susana Azkoitia eraikuntza enpresako koordinatzailea kirol teknikariarekin jarriko da harremanetan dena ikuskatzeko.

Konponketa txikiak

Besteak beste kirol instalazioetan egin beharreko konponketak honakoak dira: tabernan bi zulo estali, biltegi txikian bat eta bigarren solairuan bestea; termostatoei estalkiak ipini edo bestela termostatoak aldatu; sauna aldeko diferentzialak konpondu; galdara gela eta tabernako koadro elektrikoa seinaleztatu; aerotermoen ikuskapen elektrikoa egin; eta sukaldeko horma-konketa konpondu.

Frontoia berritu zutenean hormak margotu zituzten baina pintura altxatu egin da eta honek kezka sortu du Udalean.

Hori dela eta hormaren azterketa teknikoa egingo dute eta berriz margotu behar bada eraikuntza enpresak hartuko du bere gain lan hori.

Squash kantxa gertu

Squash kantxan ere zoru berria ipini dute eta baita hormak margotu ere. Bolatoki tabernara joan baino ez da egin behar bertan jokatu nahi bada, eta oraingoz lekua badagoela esan digute.

Bestalde Udal Kirol zerbitzutik gogorarazi nahi dute kirol ikastaroetan izena emateko epea gaur amaitzen den arren, taldeak osatu artean nahi duenak aukera izango duela, eta oraingoz tokia dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak