Garai bateko Lambretten burrunbak entzun ziren Elgetan

Jon Berezibar 2006ko ira. 25a, 16:31
Euskal Herriko Lambretta eta Vespa motorzaleek erakustaldia eta topaketa egin zuten atzo Elgetan. Ehun zaletik gora batu zen nork bere altxor txikia paseatzen erakusteko, harro-harro. Eibarren badago Lambretta Club bat, eta haiek lagunduta prestatu zuten Elgetako topaketa.

Denetik ikus zitekeen han, baita jende gaztea ere antzinako Lambretta eta Vespak miresten. Motor zaharrak konpontzea eta bilduma egitea gustuko dute askok, baina beste batzuek politak direlako ere aipatzen zuten Lambretta eta Vespak gogoko dituztela. Beste gutxi batzuek, baina, bizitza osoa eman dute motor txiki horiei lotuta. Enrike Mugertza da horietako klasiko bat eta bertan izan zen, bere 1942ko Lambretta erakusten. Fabrikan egin zuen lan Mugertzak, eta Europan zehar ere ibili zen gaztetan motorrarekin. Horren lekuko, makina bat argazki album eraman zituen, motorraren historia, Eibarko lantegiarena eta berak eginiko bidaiak jasotzen dituena.

Topaketa eta ibilaldia

Goizeko hamarretan hasi zen topaketa eta bertan egon ziren motorzaleak ordu bata arte. Horren ostean, motorrak hartu eta Elgeta eta Bergara inguruetan egin zuten erakustaldia; gero, elkarrekin bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriz, erakustaldia egin zuten motorzaleek, abildade probekin bertaratutakoak entretenitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak