Herriko baserritarren azoka antolatu zuten zapatuan Elgetan

Maialen Gonzalez 2006ko irailaren 20a

Baserriko Batzordeak Udalarekin elkarlanean antolatutako ekimena izan zen. Horrekin batera, X. Sagardo eguna ere izan zuten.

Baserriko produktuak ezagutarazteko helburuarekin antolatu zuten azoka hau elgetarrek. Herriko plazan batu ziren goizeko 11etan eta 14 postu jarri zituzten. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende ugari gerturatu zen azokara, buelta bat emateko asmoz, eta baita erosteko asmoz ere.

Bestalde, sagardoa eta patata tortillak dastatzeko aukera ere izan zuten hurreratu ziren guztiek. 6 kupela sagardo jarri zituzten, eta 26 talde aritu ziren tortilla lehiaketan. Gauean, ordea, gaztetxekoek ere antolatu zuten euren jaia. Izan ere, Kabul taldearen kontzertua izan zuten, eta ondoren playback-a eta karaokea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak