Epea zabalik kirol ikastaroetarako

Irati Agirreazaldegi 2006ko ira. 18a, 11:00
Udal Kirol Zerbitzuak urritik abendura arteko ikastaroen berri eman du. Gimnasia, karatea, oinarrizko soin hezkuntza, yoga, aerobika eta tai-chi-a, daude aurtengo eskaintzen artean.

Martitzen eta eguenetan

Martitzen eta eguenetan

  • adinekoendako gimnasia saioak 16:00etatik 17:00etara izango dira;

  • 8 eta 12 urte bitartekoendako karate saioak 18:00etatik 19:00etara;
  • sasoian egoteko gimnasia saioak 16 eta 60 urte artekoendako 19:00etatik 20:00etara;
  • eta aerobik ikastaroa 20:00etatik 21:00etara 15 urtetik gorakoendako.

Saio guztiak kiroldegian egingo dituzte.

Astelehen eta eguaztenetan

Yoga eta tai-chi saioak izango dira. 19:00etatik 20:30era eskolan eta 19:30etik 21:00etara kiroldegian hurrenez hurren.

Oinarrizko soin hezkuntza

Txikienek kiroldegian izango dituzte ordubeteko saioak ostegunetan 17:00etatik 18:00etara; baina baliteke ordutegia aldatzea. Urriaren 7an hasiko dira eta bertan jakinaraziko diete.

Izenematea

Izena emateko udaletxera jo behar da irailaren 29a baino lehen; izan ere ikastaroak urriaren lehen astean hasiko dira. Ordainketa, berriz, banketxetik egingo da; adinekoen gimnasia izan ezik; hauek Bolatokian ordainduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak