Errepidea konpontzeko lanak ondo bidean abenduan amaituko dira

Irati Agirreazaldegi 2006ko irailaren 11

Abuztuaren amaieran hasi ziren GI-2632 errepidea konpontzeko lanak. Zoladura nahiko zaharra da eta altxatuta dago, nahiz eta errepidearen oinarrizko egitura hondatzeko arriskurik ez duten ikusi adituek. Konponketa horiekin nahi dute errepidea egokitu datozen 20 urteotan zirkulazioak bidean izango duen eraginari; baita segurtasun eta erosotasun neurriei ere.

Elgetari dagokionez, bi errepide zatitan egingo dituzte lanak: Jalotza baserriaren paretik Altube baserriaren parera, batetik; eta bestetik, Pagatza industrialdetik Bizkaiko mugara. Bien arteko zatia aurrez konponduta dago. GI-2632 Bizkaiko mugatik Elgetako lurretara doan zatian arekak (kunetak) altxatu dituzte.

Zorua eta arekak berritu

Zoruaren egitura berritzeko ohiko prozedura erabiliko dute; hau da, dagoen zorua altxatu eta ondoren hainbat geruza ipini zoruari oinarri sendoa emateko, eta beste geruza bat zorua amaitzeko. Arekak ere berritu egingo dituzte.

Lanak amaitzeko lau hilabeteko epea aurreikusi du Foru Aldundiak; baina eguraldia dela-eta izan daiteke gorabeherarik.

Lanak egunez egingo dituzte eta errepidea itxiko ez bada ere, seinale eta semaforo bidez mugatu egingo dutela jakinarazi nahi diete gidariei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak