Koldo Serra eta Iker Monfort
Getxoztarra da Serra eta lehenengo film luzea bada ere, sarituak izan dira haren hainbat film labur: El tren de la bruja, Sick of you... Iker Monfort da zuzendaria eta produktorea. Monfortek zuzendu du dekorazio lana Iturri baserrian.
Aktore entzutetsuak
Ezaguna, oso ezaguna da Gary Oldman. Drakula, Beethoven, Harry Potter-ko Sirius Black... Eta ez dira atzean geratzen, hala ere, Virginie Ledoyen eta Aitana Sanchez-Gijon. Baita elgetarrendako ezagunagoa den "arantzabal txikixa" ere.
Filmaren nondik norakoa
Western erako film gogorra dela esan zuen grabatzen zeudenean Aitana Sanchez-Gijonek. Western modernoa da, nekazari eszenategian kokatua. Aste akabera bat kontatzen da filmean, 70eko hamarkadako uda bero bat, Euskal Herrian. Pertsonaia konfliktibo batzuk elkartzen dira, eta bat-batean zerbaitek eztanda egingo du. Hortik aurrera, pertsonaien arteko ehiza moduko bat ikusiko da Donostiako estrenuan. Aste akabera idiliko bezala agertzen dena biziraupen tentso bilakatuko da.
Julio Fernandezek filmaren zabalkunde internazionalaz berba egin zuen, momentuz, Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izango dugu.
Zabaltegi
Zabaltegin izango da estrenua. 18 film aurkeztuko dira . Irailaren 21etik 30era egingo da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 54. edizioa Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean. Euren lehen edo bigarren film luzea sinatu duten mundu zabaleko errealizadoreek Altadis-Zuzendari Berriak eta Gidoilari Berrien Montblanc sariak eskuratzeko lehian parte hartuko du Elgetan grabatu zenak ere. Gainera, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko diren zuzendari berrien lanek ere aipatu sariak eskuratzeko aukera izango dute.