11:00etan eraman zuten Magdalenaren irudia parrokiatik ermita berrira. Magdalena ospitalea izan zenaren kaperan aurkitzen zen lehenago irudia, zenbait urtetan San Sebastian kofradia bildu zen lekuan. Hala ere, ermita eraitsi zutenean parrokiara eraman zuten. Ermita berria egin dutela-eta, Magdalenaren irudiak badu bere behin betiko lekuaermita berrian.
Bedeinkapena eta luncha
13:00etan, herritarrak ermita berriaren inguruan elkartu ziren eta Juan Kruz Juaristi herriko parrokoak bedeinkapena eman zuen. Herriko alkatea den Patxi Basaurik ere hitz egin zuen eta esan zuen 1580. urte inguruan jasotako ermita zaharra gogorarazteko ipini dutela ermita moderno berria. Udaletxea eta gotzaindegiak hartutako akordioa izan da eta Magdalena eguna aprobetxatu dute adostutakoa betetzeko.
Herritarrak ere pozik agertu ziren ermita berriarekin, aurreko ermita gogorarazteko aproposa iruditu zaie eta. Inaugurazioaren ostean luncha egin zuten ermita ondoan.
Parkearen inaugurazioa irailean
Bestalde, alkateak Maalako parkearen inaugurazio ofiziala datorren irailean egingo dutela aurreratu zuen.