Santiago jaiak Goimendin

Irati Agirreazaldegi 2006ko uzt. 21a, 15:11
Elgeta eta Bergara arteko Goimendi auzoan Santiago jaiak ospatuko dituzte hilaren 24an eta 25ean.

Astelehen gauean hasiko dira jaiak berakatz zopa janez eta gero erromeria egongo da Laja eta Izerrekin.

Martitzenean , berriz, 11:00etan meza izango da eta ondoren, Kezka taldeko dantzariak, Agirre eta Irazu bertsolariak eta Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariak.

Arratsaldean, 18:00etan, herri kirol erakustaldia egongo da: Fausto Mugertza eta Txapartegi aizkoran eta Urtzi Telleria harri jasotzen.

18:30erako dago iragarrita bola joko txapelketa.

19:00etan berriz jardungo dute Joxe Agirre eta Jexus mari Irazu bertsolariek.

Ondoren, jaiak amaitzeko erromeria izango da gauerdira arte Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak