Magdalenako ermita inauguratuko dute zapatuan

Usoa Agirre 2006ko uztailaren 20a

Lehenago Magdalena ospitalea zenaren kapera izan zen orain ermita moduan inauguratuko dutena. Bertan biltzen zen garai batean San Sebastian kofradia. Ermita inauguratzearekin batera Magdalenaren irudia eramango dute ermita berrira. Orain inauguratuko dute ermita, baina ermita dagoen Maala parkearen inaugurazio ofiziala irailean egingo dute.

Zapatua, hilak 22

Zapatua, hilak 22

11:00 Magdalenaren irudia ermita berrira eramatea (Maala parkera).

12:00 Musika plazan eta etxafuegoak.

13:00 Ermitaren inaugurazioa eta bedeinkazioa.

Ondoren hamarretako txiki bat egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak