Hesiak ipini dituzte eskola zaharra babesteko

Asier Alkorta 2006ko uztailaren 10a

Patronato Iturbe eraikinera gerturatu direnak hesiz inguratu dutela ikusi dute. Hori egiteko arrazoia da eraikina gero eta egoera kaxkarragoan dagoela, eta herri eskolaren aldamenean egonik, arriskutsu gerta daitekeela umeendako.

"Leihoetako kristalak apurtu egin dira eta ezer larririk gertatu baino lehen erabaki dugu egokiena dela hesiak jartzea. Eraikina bera gotzaindegiarena da, baina Udalak erabiltzen du orain biltegi modura", esan digu Patxi Basauri alkateak.

Guztira 30 hesi ipini dituzte eta kostua 1.508 euro izan da Udalarendako.

Museoa oraindik aztergai

Patronato Iturbe eraikinean Mendi Museoa egiteko ideia aspaldikoa da, baina oraindik ez dago ezer ziur.

Alkateak jakinarazi digunez, "Mendi Federazioak eta Udalak irailetik aurrera zenbait gestio egin nahi dituzte eta horretarako pertsona baten bila dabil Udala. Aurreproiektua gertu dago, eta horretan oinarrituta erakunde eta enpresetara jo nahi dugu proiektu hori diruz lagundu nahi duten jakiteko. Erantzuna nolakoa den ikusita erabakiko dugu Mendi Museoaren asmoarekin aurrera egin ala ez, baina oraingoz ez dago ezer erabakita".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak