Bertan behera uztailaren 1ean Espaloian egitekoak ziren oi! kontzertua

A.G. 2006ko eka. 26a, 10:39
Antolatzaileek, jo behar zuten musika taldeek eta aretoko arduradunek elkarrekin hartutako erabakia izan da, "emanaldiak hartu duen noranzkoagatik", euren esanetan. Izan ere, "mehatxuak egon dira, gaizki esaka jardun du honako eta bestelako jendeak eta Interneteko foroetan ere esamesa ugari egon da".

Iturri beraren esanetan, "arrazoien oinarrian gaizki-ulertzeak daude. Kontzertu hau egiteak ez du inolako zerikusirik ez faxistekin ez antzerakoekin. Hala ere, ez-jakinek zurrumurru faltsuak zabaldu dituzte sarean eta zuhurtzia irizpide hartuta kontzerturik ez egitea erabaki da". Emanaldian Holandako Evil Conduct, Frantziako The Veros eta Euskal Herriko Brigada Criminal taldeak jotzekoak ziren. Baina The Veros taldeak ez jotzea erabaki zen sortutako zurrumurru guztien harira eta Ukabilkada taldearengatik ordezkatu zuten. Hala ere, azkenean onena kontzertua bertan behera lagatzea zela iritzi diote.

Evil Concduct-ek lehenengoz jo behar zuen Euskal Herrian eta kontzertu bakarra egin behar zuen. Sarrera asko salduta zeuden eta Estatutik jende asko etortzekoa zen, eta horrexek eman die min handien antolatzaile, musika talde eta aretokoei. Hala, eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Sarreren dirua itzuliko dutela ere gehitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak