Pirinioetara irteera egingo du Egokik uztailean

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 21a

Egoki kirol elkarteak Pirinioetarako irteera antolatu du uztailaren 8 eta 9rako. Hiru Erregeen Mahaia igoko dute lehenengo egunean eta bigarrenean Ezkaurre eta Zuriza artean ibilaldia edo arroilen jaitsiera egingo dute. Ekainaren 28a baino lehen eman beharko da izena udaletxean.

Irten: uztailaren 8an, 07:00etan.

Itzuli: uztailaren 9an, 19:00etan.

Prezioa: 40 euro (garraioa eta egun erdiko mantenua mendi-aterpean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak