Eduardo Zubiaurre Adegiko presidente izendatu dute

Usoa Agirre 2006ko eka. 16a, 10:57
Eibartarra da Zubiaurre, baina Elgetan bizi da aspaldiko urteotan. Eibarko Jaz Zubiaurre enpresako zuzendari gerentea da. Atzo, hilak 15, egin zuen Adegik batzar nagusia eta Jose Martin Etxeberriaren lekua hartu zuen Zubiaurrek.

Eibarren jaio zen Eduardo Zubiaurre, orain 44 urte, eta Enpresa ikasketak egin zituen Donostian. Elgetan bizi da eta azken hauteskundeetan EAJ/EA-ko zerrendan bosgarren postuan joan zen.

Jaz Zubiaurre enpresako buru da. Metalezko hortzak dituzten eskuilak egiten ditu Jaz Zubiaurrek, eta munduko 55 herrialdetan saltzen du. 2003an Toribio Etxebarria Saria jaso zuen enpresak eta 2005ean Enpresa Kudeaketa Aurreratuen Kasuetarako aukeratu zuten.

Adegiko batzar nagusia

Presidente berria aukeratu, zuzendaritza batzordea berritzeko lanean iraun eta Euskal Herriaren egoera politiko eta ekonomikoari buruzko gogoetak zabaldu zituen Adegik atzoko batzarrean. Adegiren esanetan "bakea da inbertsiorik onena", baina ezinbestekotzat jotzen dute berrikuntzan sakontzea, eta arrazoi ekonomikoengatik ezaba daitekeen kontratu iraunkorra bultzatzea, epaileek kaleratzea eteteko modurik ez izateko.

Jose Martin Etxeberria Adegiko presidente ohiak bakegintzaz jardun zuen. Enpresaburuak itxaropentsu daudela esan zuen, baina bakea atzera bueltarik eta estortsiorik gabekoa izan behar duela gaineratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak