Jabier Madrazo Elgetan

Irati Agirreazaldegi 2006ko eka. 15a, 17:55
Jabier Madrazo, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburua Elgetan izan da.

Udaletxean Bizigune programa sinatu dute sailburuak eta Elgetako alkateak Patxi Basaurik. Suradesako gerente Luis Laskurain ere bertan izan da.

Sinadura ekitaldian etxebizitzen gaineko zenbait datu ere eman dituzte. Estatistika Institutuko datuen arabera Elgetan gutxi gorabehera 100 etxebizitza huts daude. Bestalde, alokairuko etxebizitza eskatuz Etxebiden izena eman duten lagunak 48 dira. Alokairuko etxebizitza hartu dutenak, berriz, hiru.

Lehen harria

Ondoren, Torrealdean, babes ofizialeko etxebizitzak egingo dituzten lekuan, lehen harria ipini dute.12 etxebizitzako bloke bat eta zortzi etxebizitzako beste bat egingo dituzte.

Aurreikuspenen arabera, etxe hauetako giltzak 2007ko azaroan emango dizkiete jabeei. Etxebizitza bakoitzaren bataz besteko, kostua garajea eta trastelekua barne, 1.024 eurokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak