Eskola Publikoaren aldeko desfilean parte hartzeko jendea behar dute

A.G. 2006ko maiatzaren 29a

Ekainaren 3an moda desfilea izango da Espaloian, 22:30ean, eta jasotako dirua Eskola Publikoaren aldeko jaira bideratuko dute. Gurasoek ez ezik, edozein herritarrek har dezake parte

Desfilean parte hartzeko prest daudenak Guraso Elkartekoekin jar daitezke harremanetan, 680 44 91 52 telefono zenbakira deituta.

Besteak beste, Elgeta Piel, Mariasun, Loramendi, Elkoro Bitxiak, Jolas eta Markeliñe dendek laga dituzte arropa eta osagarriak desfilerako. Horrez gain, egongo da bestelako sorpresarik ere, eta eskolako umeek dantzaz eta abestiz jantziko dute ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak