Torrealdeako etxebizitzen zenbakiak aldatu ditu Udalak

Nati Arrieta Larrañaga 2006ko maiatzaren 26a

Torrealdean etxebizitza berrien eraikuntza dela eta, Udal honek oraingo atarietako zenbakien aldaketa egingo du eta horrekin batera etxebizitza berrien zenbakiak jarri.

Zenbaki berrietara egokitzeko auzotarrek erraztasuna izateko, Udalak ondorengo ataletan aldaketak egingo ditu:

  • IBERDROLAko ordainagiriak (argi indarra).
  • REPSOLeko ordainagiriak (gasa).
  • UR KONTSORTZIOAren ordainagiriak (ura eta zaborra).
  • Biztanleen udal errolda eta hauteskunde errolda.
  • Kontribuzioak.

Auzotar bakoitzak egin beharko ditu zenbaki berrien aldaketak ere gomendatu ditu Udalak:

  • Telefoniako ordainagiriak.
  • Kutxak edota bankuak.
  • Kontratu partikularrak: aseguruak, harpidetzak, eta abar.
  • Bakoitzaren korrespondentzia.
  • NAN – Gidatzeko baimena.
  • Beste batzuk.

Zenbaki berriak 2006-06-01ean jarriko direla indarrean gaineratu du Elgetako Udala. Informazio hau jaso dugu Elgetako Udala ren webgunetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak