"Etiopian zehar oinez" ikus-entzunezkoa Espaloian

Usoa Agirre 2006ko mai. 23a, 10:30
Maiatzak 25, osteguna, eskainiko dute ikus-entzunezkoa, 20:00etan. Herrialde lehor eta basamortukoaren eta elikatu gabeko haurrez betetakoaren irudi tipikoarekin zerikusirik ez duen Etiopia erakusten du ikus-entzunezkoak.

Iraupena: 60 minutu

Egileak:

Mila Gallastegi

Asier Aranzabal

"Etiopian zehar oinez"

Herrialde lehor eta basamortukoaren eta elikatu gabeko haurrez betetakoaren irudi tipikoarekin zerikusirik ez duen Etiopia erakusten digu ikus-entzunezkoak, izan ere, udan egiten dituen euriteen ondorioz, lurralde guztia hartzen duen tapaki berdeak estaltzen baitu dena. Gainera, mendikate handiko herrialdea da. Rift haran handiak banantzen dituen 4.000 metrotik gorako hamar mendi baino gehiago ditu. Etiopia leku aparta da mendi-ibilaldiak egiteko, bai haran eta mendiz osatutako paisaia bikainengatik eta baita bere kultura eta etnia aberastasunagatik ere. Iparraldean, esaterako, Amara etniak oso antzinako kristautasun-kultua du munduko gainerako kristauengandik aparte egon delako eta, hegoaldean, berriz, Harri Arokoaren antzeko bizimodua duten dozena bat etnia daude.

Abisiniako mendikate lur garaietan oinez egindako bidaia erakusten digu ikus-entzunezkoak: Sitien eta Lasta mendietan eta Nilo Urdinaren iturrien inguruan iparraldean eta Kaffa mendietan hegoaldean. Azken batean, ezusteko handia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak