Hilaren 30ean zozkatuko dituzte babestutako etxeak

A.G. 2006ko maiatzaren 22a

Torrealdean egingo dituzten babes ofizialeko 20 etxebizitzak noiz zozketatuko diren erabaki dute dagoeneko. Hilaren 30ean, hain justu, izango da zozketa eguna, 19:00etan, Espaloia Kafe Antzokian.

Asteon eman du aditzera Udalak etxebizitzon zozketarako behin betiko zerrenda, eta ikusgai jarri dute udaletxean eta www.elgeta.org helbidean. 141 lagunek osatzen dute zerrenda.

Horrez guztiaz gain, udal iturriek aurreratu dutenez, zerrenda horretan agertzen diren pertsonek etxean jasoko dute zozketa eguna, lekua eta ordua zehazten dituen jakinarazpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak