Asentzio Egunean, Elgetako umeen dantza saioa (11:30ean), baltsa lehiaketa (12:30ean) eta herri bazkaria (14:30ean) egingo dituzte. Urtero legez pintxoak eta salda eskainiko dituzte Gure Borda elkartean, gaztetxekoek barra jarriko dute Asentzion eta herriko trikitilariek giroa alaituko dute.
Baltsa lehiaketan edo herri bazkarian izena emateko epea zabalik dago Elgetako Haizea tabernan. Bazkaria 10 euro da. Baltsa lehiaketarako talde bakoitzak bere baltsa prestatu beharko du.