Inguru horretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituzte; orain Torrealdeako etxebizitzak dauden lerro berean. Zortzi etxebizitza izango dira guztira. Beste eraikin batean 12 etxebizitza egingo dituzte.
Beraz, AYA lantegia zegoen lekua urbanizazio lanak egiteko erabiliko dute, hau da, behin etxeak eraikita kalea edo espaloia egingo dute bertan.
Zozketa
Udaletik jakinarazi dute babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko zerrenda 15 egunetan gertu egongo dela. Ondoren, zozketa egingo dute maitzeko azken astean edo ekaineko lehenengoan.