Egitaraua
Maiatzak 5, barikua
- 22:30: Migue magoa. Mundu mailan oso ezaguna egin den magoa da. Munduko kartomagia txapelduna da bera eta Espaloira gertuko magiarekin eta eszena magiarekin etorriko da. Ordu bete pasako emanaldia egingo du eta gertuko magia egiterakoan bertatik bertara zein pantaila erraldoian ikusi ahal izango da egiten duena.
Maiatzak 6, zapatua
- 22:30: Magia Gala, Jandro magoak aurkeztuta. Jorge Blass, Arno (Frantzia), Karim (Madril) eta Francisco Aparicio (Madril). Gala honetan disziplina ezberdinetako hainbat mago daude. Hasteko, iaz irabazle izan zen Jandro bueltatuko da. Jendeak gehien bozkatu zuen magoa izan zen eta berarena izango da gala aurkezteko zeregina. Estatuko umore magian saritu honek edarto pasaraziko dute.
Maiatzak 7, domeka
- Magia. Jean Philippe Atchoum. Eguerdian, kalean izango dira Gasteizko ilusionismo elkarteko lagunak magia egiten. Tabernetan, plazan... mago bat baino gehiago ibiliko da. Eta arratsaldean, 19.00etan, Magia mostra hau isteko Frantziatik etorriko da Philippe Atchoum. Magia ikuskizuna globoekin egiten du eta globoekin figurak egitera ez da murrizten, noski. Nagusiendako magia da, baina familiari zuzendutako eguna izango da domekakoa.