Lanak lau hilabete iraungo dute eta 589.658 euroko kostua izango dutela aurreikusi dute. Konponduko duten lehen zatia 1,3 kilometrokoa da. Bergaratik Elgetarako igoeran dauden bi kurba hain zuzen ere, iaz ere konpondu zirenak. Bigarren zatia berriz, kilometro batekoa da. Elgetako herrigunetik Elorriorako errepidea eta Bizkaiarekin muga egiten duena.