Pilotaleku eta kiroldegiaren erabilpenerako zenbait ohar

Usoa Agirre 2006ko api. 27a, 10:50
Pilotaleku berritua ireki dute dagoeneko. Udaleko kirol zerbitzuak pilotaleku eta kiroldegiaren erabilpenerako zenbait ohar kaleratu ditu.

Maiatzaren 1era arte

Maiatzaren 1era arte

Pilotalekua:

  • Pilotalekua 10:00-21:30 bitartean zabalik egongo da egunero.
  • 10:00-18:30 bitartean erabilera librerako da, beraz, ezingo da ordutegi horretan erreserbarik egin.
  • Erreserbak, jokatu nahi den egun berean 18:30-21:30 bitartean egin daitezke. Erreserbak ordubetez soilik egin ahal izango dira astelehen-larunbata bitartean (asteartetan eta Elgetako 4 1/2ko txapelketa jokatuko diren partiduen ordutegian izan ezik). Erreserbak Bola-Toki tabernan egingo dira.

Aldagelak:

  • Pilotalekua erreserbatzen dutenek eta eskupilota txapelketan diharduten pilotariek soilik erabili ahal izango dituzte.
  • Gainontzeko kirol instalazioak (gimnasioa-sauna-squasha) itxita egongo dira .

Maiatzaren 2tik aurrera

  • Kirol instalazio guztiak normaltasunez erabili ahal izango dira.

  • Berriztatze lanak hasi aurretik pilotalekurako eta squasherako erreserbatutako orduak gordetzen dira. Horrela bada, maiatzaren 2tik aurrera erreserba eginda dutenek, erreserbatutako ordua erabili ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak