'Sarean' film laburra estrenatuko da Debagoienean

Nati Arrieta Larrañaga 2006ko apirilaren 26a

Gaur, eguaztena, apirilak 26 izango da Debagoieneko estrenua Espaloia Kafe Antzokian. Gaueko 21:30ean izango da. Bazkideek doan izango dute sarrera eta gainontzekoek 2 euroan.

Aupa Etxebeste filmarekin ezagunago egin da Asier Altuna, baina aspaldian Sarean lanarekin dabil. Donostian aurkeztu zuen, baina Debagoienera ere helduko da apirilaren 26an. Elgetako zine-kluba programatzen dutenen eskutik dator eta film laburra emateaz gain *Aupa Etxebeste ere eskainiko da egun berean.

Aurretik, hala ere, Asier Altunak hitz bi egingo ditu eta galderei erantzuteko ere gertu egongo da, nola ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak