Prozesiorik ez egitearen arrazoia da ez dagoela jenderik andazain lanetarako.
Orain artean hiru irudi atera izan dituzte prozesioan: Jesusen irudia, Elgetako artista batek egina; Maria Doloretakoarena; eta San Joan apostoluarena. Horietaz gain, prozesioaren hasieran gurutze santua eramaten zuten.
Aurten etena egingo dute, baina ez digute zehaztu hurrengo urteetan prozesiorik izango den ala ez. Hori jendearen nahien eta prestutasunaren araberakoa dela esan digu parrokoak.
Elizkizunak
Prozesiorik ez badago ere, honako elizkizunak iragarri dituzte Aste Santurako:
Eguen santuan
19:00 Meza
Egubakoitz santua
10:00 Gurutze bidea
19:00 Jesusen nekaldiaren ospakizuna
Zapatua
22:00 Pazko beila
Ondoren, txokolate jatea
Pazkoa eguna
12:00etan Meza nagusia.