Zapatuan inauguratuko dute Udal Pilotalekua berrituta

Irati Agirreazaldegi 2006ko api. 5a, 20:12

Pilotalekuak itxura berritu du erabat eta jantzi berria estreinatzeko jaialdia izango da zapatu arratsaldean.

Pilotalekua 1966ko apirilaren 22an inauguratu zuten eta urteen poderioz hondatuz joan denez, berritzea ia erabatekoa izan da: Uralitazko teilatua kendu eta teilatu berria egin egurrezko habeekin eta teilekin; argiteria aldatu; ezker horma 0,87m altxatu; frontisa eta kantxa zabaldu 1,50m eta 0,50m hurrenez hurren; irradiazi bidezko berokuntza sistema jarri; Kantxako zorua berritu; harmailetan eserlekuak jarri; eta komun berriak.

Gainontzeko kirol instalazioetan eta tabernan ere egin dira hobetze lanak

Lanen kostua 785.000 eurokoa izan da eta Foru Aldundiak 200.000 euroko laguntza eman du.

Inaugurazioa

Inaugurazio ekitaldira gonbidatuta daude ibarreko Udaletako alkate, kirol zinegotzi eta kirol teknikariak; frontoiaren obretako zuzendari eta teknikaria; Gipuzkoako eta Euskal Herriko Pilota Federazioetako lehendakariak Luis Mari Telleria eta Txema Aldamiz, hurrenez hurren; Juan Luis Ubera Ozkarbi elkarteko pilota saileko arduraduna; eta Foru Aldundiko Kirol Diputatu Fernando Tapia teknikari Iñaki Ugarteburu eta Aldun Nagusi Joxe Juan Gonzalez Txabarri.

Egitaraua

16:00-17:30: Elgetako umeendako, joko garbi, sare eta esku pilota.

18:00: Inaugurazio ofiziala.

18:15: Joko garbi partidua

Alejo I – Sanchez

Alejo II - Mitxelena

18:45: Pala motzeko partidua

Zabaltza – Txiki

Mena - Edorta

19:15: Luntxa

19:45: Esku pilota partidua

Mikel Goñi – Medina

Ubera – Zezeaga

Pilotalekuan bertan, atzina jokorako erabiltzen ziren materiala ipiniko dute ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak