75 lagunek bazkaldu zuten gaztetxearen urtemugan

A.G. 2006ko mar. 20a, 10:01
Aurreko asteotarako ere ospakizun ekitaldiak antolatu dituzten arren, zapatuan ospatu zuen Elgetako Gazte Asanbladak gaztetxearen 10. urtemuga.

Goizean, triki-poteoarekin hasi zituzten ekitaldiak. Elgetako Xabi, Mireia eta Leire trikitilarien doinuen atzetik herriko tabernetan barrena ibili ziren asanbladako kideak eta herritar ugari. Eguerdiko bazkaria ere txukuna egin zuten: makarroiak, solomoa piperrekin, postrea eta kafea 75 lagunendako. Eguraldia, gainera, lagun izan zuten eta gaztetxearen kanpoaldean bazkaldu zuten. Fredi Paya eta Julen Uranga bertsolariak ere ikusi genituen, eta Azpeititik Elgetara iristeko bi ordu behar izan zituztela kontatu ziguten bertsotan, bidean lau kontrol egin zizkietelako.

DJ Bull ere bazkarirako iritsi zen. Saioa gauean zeukan, baina bazkalorduan iristea nahiago izan zuen. Bazkariaren truke dultzaina jotzen dakiela erakutsi zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak