Mendi bizikleta irteera

Usoa Agirre 2006ko martxoaren 9a

Egokik antolatuta mendi bizikleta irteera egingo da martxoaren 19an. Bi ibilbide ezberdin egingo dira; helduendako bata eta gaztetxoendako bestea. Izena emateko azken eguna martxoaren 14a da.

Ibilbideak

Ibilbideak

Helduendako: Elgeta - Kanpanzar - Besaide - Krutzeta - Arlaban - Garaio (Araba)

Gaztetxoendako: Garaion buelta.

Irteera

Helduak: 9:00etan.

Gaztetxoak: 9:30ean.

Prezioa

Helduak: 5 euro.

Gaztetxoak: 3 euro.

Izena ematea

Lekua: Udaletxeko harreran - Kirol Zerbitzuan (arratsaldez).

Epea: Martxoak 14.

Oharrak

  • Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea eta jatekoa norberak eraman beharko du etxetik.

  • Garaiora bidaia autobusean egingo da, baldin eta nahikoa jendek izena ematen badu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak