Gonbita gaztetxean aritu diren guztiei
Berbaldia guztiz irekia izango da eta batzar baten tankeran funtzionatuko du. Hala ere, gaztetxeko garai guztietatik norbait joatea nahi dute eta horretarako gaztetxean lanean aritu ziren guztiei egiten diete gonbita.
Asanbladako gai zerrenda:
- Asanbladaren sorrera eta okupazioa.
- Gaztetxearen ibilbidea 10 urtean zehar.
- Funtzionamendua: lan-taldeak, barra, garbiketa...
- Ekintzak: motak, ekintzen helburua...
- Batzarra: partehartzaileak (kopurua, sexua, adina, partehartzea...), funtzionamendua (zenbatean behin, puntuka, moderatzailearekin edo ez...), ideologia (batzarraren pentsaera, oinarriak...).