Elgetarrak Heredad Ugarte upategian

Irati Agirreazaldegi 2006ko mar. 2a, 18:38
Elgetako 27 lagun Errioxako upategi batean izan ziren zapatuan. Espaloia Kfe Antzokiak antolatu zuen bidaia eta gustura bueltatu ziren. Hurrengoan txakolindegira antolatzeko konpromisoa hartu zuten.

Guardian hamarretakoa egin ostean, Heredad Ugarte upategia bisitatu eta han ardo dastatzea eta bigarren hamarretakoa egin zuten.

Guardia ezagututa bazkaltzera. Bueltakoan Inauteriak zirela eta Gasteizen geldialditxoa egin zuten. Gasteizen ordubete inguru egin eta autobusa hartu behar berriz. Elgetan ziren iluntzerako. Bidean, txiste kontalari zein kantari jardun zuten, batzuek baita autobuseko mikrofonotik ere. Autobus gidaria txiste kontatzen hasi eta beste hirukote batek hartu zuen erreleboa. Gasteiztik Elgetarako bidea ez dute ahazteko joan ziren lagunek. Hurrengo irteera maiatz aldean antolatuko du Espaloiak txakolindegira. Horren berri hurrengo hiruhilabeteko eskuorrian emango dute, hala ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak