Piztiak taldearen kontzertua Espaloian

Maider Arregi 2006ko otsailaren 17a

Gaur, otsailak 17, gaueko 22:30ean izango da kontzertua. Sarrera 5 euro izango da, 3 euro bazkideendako. Sarrera 3 euro eta tragoa doan.

Piztiak taldea -hirukote bihurtuta- Josu Eizagirre, multimedia teknikariarekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin batera Euriaren zain ikuskizuna prestatu zuten. Kantu berriak ere bazituzten eta zuzeneko emanaldiak antolatu ziren Azkoitian, Durangon eta Ondarroan irudiak eta soinua zuzenean grabatzeko.

Saio hauetan, taldearen betiko errepertorioko kantuen moldaketak jo zituzten, baita konposizio berriak ere. Rock emanaldi biziak izan ziren, bideojockey eta irudien laguntzaz. Gonbidatu gisa Txuma Murugarren kantaria eta Batuketao perkusio taldea aritu ziren Poparen ispiritua DVDan eta CDan jasoa. Piztiaken itzulera.

Ikuskizuna

  • Piztiak( Musika):Txomin (gitarra,ahotsa, Josu (Baxua, ahotsa), Peio (bateria) Huts nazazu, Ez naiz ezer, Hasi orduko, Argia eta itzala, Zero, Munduan dugun bazterra( aek eguna 2002)

  • Josu Eizagirre( Irudia): Anabasa eremua, Sequritas angelorum, Ordu bete( bideoklipa), Bar Puerto, Minutu bat-hamar minutu, Beñat proiektu...
  • Jose Lastra (Soinua): Ama Say, -LT, JC Perez, Zea Mays, Piztiak, Txuma Murugarren, Split 77...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak