Bidalitako prentsa oharra:
"Aralar: etsita protagonismo bila"
"Berriro ere Elgetako Aralar komunikabideetan protagonismo bila dabil, bere iharduera politikoa erabat gutxituta gelditu ondoren. Eta baita bere ohiko estilo itsusi eta baldarrean egin ere, duela urte bete Hirigintzako zinegotziak egindako adierazpen batzuk literalki eta bere testuingurutik aterata erabiliz.
Aralarekoak iadanik ezagunak ditugu politika merkean iharduten, komunikabideetan etengabe azalduz, hauteskundeak edo Udaletxeko lanak emoten ez dieten protagonismoa lortu nahian. Litekeena da Aralar konturatzen hastea elgetarrok aspertuak gaudela bere gehiegikeri eta salaketa faltsuetaz eta ahaztutzen hasita ere Aralaren izate tristeaz.
Aralaren ordezkariak nola izan dezakete horrenbesteko lotsagabekeria Udalean egiten dugun hirigintza gestioa penagarria dala esateko? Pagatzan (4.385.000 ko inbertsioa) eta Maalako Parkean (374.000 ko inbertsioa) egindako kudeaketa, sahiesbideko lanetan eskeinitako laguntza teknikoa, Uriburuko hirigintza garapena eta gauzatzea (66 bizitza eta 303.000 ko onurak Elgetarentzako), kirol guneko birmoldaketa integrala (790.000 ko inbertsioa eta 200.000 ko subentzioaren lorpena) eta beste hainbat proiekto irisgarritasuna, azpiegitura edota hiri bideragarritasunarekin lotutakoak dira gure ordezkariak udal gobernuan egindako lan ikaragarriaren frogarik nabermenena.
Eta, baita ere , Torrealdean Babes Ofizialeko 20 bizitzen eraikitzea kudeatzen ari gara. Oso argi dago proiekto honetan egon diran atzerapenak ez dirala izan udalaren gestioarengaitik, gune horretan ari diran hiru kontratistak Lan Egitasmo ezberdinetan dabiltzatelako baizik: Bizitza pribatuen Ejekuzioan, Urbanizazioaren Ejekuzioan eta Babes Ofizialeko bizitzetakoan.
Oraingoan ere, protagonismo nahiak eraginda, Aralaren neurriz kanpoko ahalegin tamalgarria salatu beharrean gaude. Talde politiko honek gero eta argudio gutxiago ditu kritikan eta zalapartan aritzeko, eta lankidetzarako bere gaitasun ezarengaitik Udal gobernua utzi zuanetik etsituta ari da nabarmentzeko nahia ez besterik etengabe azaltzen.
Azkenean elgetarrak izango dira hirigintza arloan egiten ari garan lan dotorea baloratuko dutenak. EAJ-Eako kideok oso argi dugu gure herritarren ongizaterako oso garrantzitsuak diran proiektoak gauzatzen ari garala eta, Aralaren iharduera politiko penagarria jasan behar arren, dagokigun era jatorrean lanean jarraituko dugu gure herriaren alde.
Elgetako EAJ-EA"