Elgetako gazteek badute aurrerantzean aisialdi-gunea

A.G. 2006ko ots. 13a, 09:50
Ikusminak eraginda 30 bat neska-mutiko hurbildu ziren zapatuan (1990etik 1995era urte bitartean jaiotakoak, biak barne) Gazteleku berria ezagutzera. Plazan dago, Ozkarbi elkartearen azkeneko solairuan, eta 11 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoendako asteburuetarako aisialdi-gune izateko sortu da.

Zapatuetan 16:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta domeka eta jaiegunetan, berriz, 16:00etatik 21:00etara zabalduko dute. Bestalde, maiatzaren azkeneko asteburura arte egongo da zabalik Gaztelekua eta izena eman nahi duten gazteek bertara joan baino ez dute.

Aisiagune baino zerbait gehiago

Merienda goxoarekin inauguratu zuten zapatuan Gaztelekua eta hurbildutako gazteekin batera egon ziren Patxi Basauri alkatea eta Izaskun Larrea Kultura, Euskara eta Gazteria zinegotzia. Azken horrek esandakoaren arabera, adin horretako gazteek egoteko leku bat izateaz gain, euren abilezia eta nahiak garatzeko lekua ere izango da Gaztelekua. Horretarako tailer, ikastaro eta antzekoak antolatuko dituzte eta han izango da horretan guztian laguntzeko Igor Letona zerbitzuaren arduraduna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak