Aralar: "EAJ-EAk ez ditu bete Torraldeako etxeetarako zehaztutako epeak"

Irati Agirreazaldegi 2006ko ots. 9a, 12:11
Torrealdeako babes ofizialeko etxeak eraikitzeko lanak ez dira hasi. Hori dela eta Aralarrek bere iritzia helarazi digu.

Aralarrekoek diote EAJ-EAkoek ez dituztela bete eurek emandako epeak. “Joseba Muxikak iaz, otsailaren 8an, GOITBn, ondorengo adierazpena egin zuen: "Hilabete eta erdian hasita egongo dira Torrealdeako babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanak”. Hilabete eta erdia pasa zen eta lanak ez ziren hasi. Asteazkenean, otsailaren 8an urtea bete zen adierazpen haiek egin zituztenetik eta Torrealdeko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanek hasi gabe jarraitzen dute”. Euren esanetan ez da hori izan Joseba Muxikak Torrealdeko babes ofizialeko etxebizitzen gainean egindako adierazpen bakarra: “2005eko abenduaren 13an, Torrealdeako babes ofizialeko etxeen gaineko batzarra egin zen, bertan zozketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak azaltzeaz gain, Joseba Muxikak esan zuen urtarrilaren hasieran hasiko zirela lanak. Dagoeneko otsailean sartuta gaude eta lanak ez dira hasi”.

Konpromisoak bete

Hori dela eta Elgetako Aralarrekoek diote, “EAJ-EAkoak ez direla gestore onak”. Babes ofizialeko etxebizitzetan ia 60 lagunek eman dute izena. “Eskaera handia den bitartean EAJ-EAk hirigintza mailan egiten diharduten gestioa negargarria da. Titular handiekin saldu gura digute gestore onak direla, baina behin eta berriz agerian geratu da ezetz. Torrealdean agerian geratu da EAJ-EAkoak gezurretan dihardutela”. Aralarrek EAJ-EAri eskatu dio “bete ditzala hartutako konpromisoak eta Torreladean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanak lehenbailehen hasi daitezela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak