Mendi eski irteera otsailaren 10ean

Usoa Agirre 2006ko ots. 3a, 09:50

Pirinioetako Midi mendian 5-6 orduko eski zeharkaldia antolatu du Egoki kirol taldeak. Otsailaren 10ean irten eta 11n itzuliko dira. Otsailaren 8a baino lehen eman behar da izena Udaleko Kirol Zerbitzuan.

Derrigorrezkoa da:

  • Mendian federatua egotea
  • Eskiko oinarrizko trebetasunak
  • Negurako mendiko erropa egokia

Garraioa: Garraio partikularra

Izena ematea:

  • Udal Kirol Zerbitzuan (arratsaldez)
  • Tfnoa: 943 76 80 22

Posta: kirola@elgeta.net

Izena emateko azken eguna: otsailak 8

Prezioa: Kirol zerbitzuan kontsultatu

Materiala: mendiko nahiz mendi-eskiko materiala alokatzeko aukera dago. Materiala alokatu nahi izanez gero izena otsailaren 6a baino lehen eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak