Udal hauteskundeetan, maiz, partidu politikoa bera baino garrantzitsuagoa alderdia ordezkatzen duen pertsona dela onartzen du. Gustura dago herriarekin eta herritarrekin, jende dinamikoa dela dio. Hala ere, alkatetza uzteko asmoa behin baino gehiagotan azaldu du.
Patxi Basauriren ibilbidea
Herri plataforma bat ordezkatu zuen lehen 3 urteetan. 79tik aurrera, 3 agintalditan, kandidatura independente modura egon zen. 91tik 99ra, Eusko alderdi Jeltzalean; eta, orduz geroztik, EAJ-EA koalizioan. 30 urtetan egindako ibilbidea "gazi-gozoa" izan dela adierazi du.