Yllana taldearen 'Olimplaff' jokatuko da barikuan

I.A. 2006ko ots. 1a, 10:17

Espaloiko webgunetik jaso dugu berria. Familia guztiarendako antzezlana izango da eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Aurrekoan, 666 lanarekin ikusi ahal izan genituen eta sarrerak agortu ziren. Antolatzaileek merezi duen antzezlana dela komentatu digute. Kritika onak jaso ditu, behinik behin.

Yllanakoak datozenean badirudi sarreren salmenta bizkortu egiten dela. Kasu honetan ere horrelaxe da. Obra zein izango den jakin barik ere hasi da jendea sarrerak gordetzen. Kalean badabil surrumurrua: "Yllana dator, Yllana badator berriz!"

Olimplaff

Hiru atleta ikusiko ditugu Espaloiko eszenatokian. Olinpiadak izango dira gai zentrala, hori bai, Olinpiada bereziak. Helburua, konpetizioko kirolari askok izaten dutena, podium-era igotzea. Eta hori horrela izan dadin edozerk balio du. Ikusleak ere antzezlanean sartua ikusiko du bere burua.

Familia guztiarendako antzezlana da Olimplaff. Keinuak, clown-a eta pantomima erabiliko dute hiru artistek. Etxeko txikienetik etxeko handienetarako tartekoak barrez lehertzeko lana.

  • Lekua: Espaloia Kafe Antzokia
  • Eguna: Otsailak 3
  • Ordua: 22:30ean
  • Sarrera: 12 euro. (bazkideek 10)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak